La Franja

Aragoin 55.513 katalan hiztun eta 25.556 aragoiera hiztun daude

Origen: Aragoin 55.513 katalan hiztun eta 25.556 aragoiera hiztun daude

  • Aragoierari dagokionez, gurasoen erdiak hizkuntza transmititzen du eta katalanari dagokionez, gurasoen %80k.
ARGIA @argia
2017ko martxoaren 10a
Lehen aldia da Aragoi osoko ikerketa soziolinguistikoa egin dutela. Argazkia: Vilaweb.

Lehenengo aldia da aragoiera eta katalana, bi hizkuntzak, eta Aragoi osoko biztanleak kontuan hartuta ikerketa soziolinguistikoa egiten dela.

55.513 aragoiarrek hitz egiten dute aragoiera (1.300.000 biztanle bizi dira Aragoin), katalana berriz 25.556k. Idatziz gaitasuna dutenen portzentajea erdira jaisten da, bi hizkuntzak batera hartuta 44.119 aragoiarrek dakite idazten katalanez edo aragoieraz. Alfabetatu kopuru handiena katalan hiztunen artean dago, hainbat tokitan hizkuntza eskolan irakasten baita.

Aragoiera hitz egiten duten biztanleen %30,61 Zaragozan bizi da eta katalana hitz egiten dutenen %22,6. Zaragozan, katalana edo aragoiera hitz egiten duten 19.500 biztanle bizi dira (Zaragozan denera 660.000 herritar dira).

Monzón, Barbastro eta beste zenbait gune urbanotan hiztun kopurua kontuan hartzekoa da. Lehenengoan 1.800 lagunek egiten dute edo katalanez edo aragoieraz, eta bigarrenean 1.450 lagunek. Alcañizen 1.200 aragoiarrek katalanez hitz egiten dute. Hiru herriek 16.000 eta 17.000 biztanle artean dituzte.

Aragoiera hitz egiten duten gurasoen erdiak seme-alabei hizkuntza transmititzen diote, %40k ez du hala egiten eta gurasoen %10ak ez daki hizkuntza, baina seme-alabek bai. Katalanari dagokionez, %80k transmititzen du eta %11k ez.

Berdez aragoiera hitz egiten den eremu nagusia eta urdinez katalana hitz egiten den eremua.
Aragoiera eta katalan hiztun kopuruak herrika.
Exit mobile version